Lehe Oharra

Uztailaren 11ko 34/2002 Legea (Informazio Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzuei buruzkoa) betetzeko, jakinarazten dizugu Interneteko www.olarain.com eta www.colegiomayorolarain.com domeinuak Colegio Mayor Olarain SL (ES-B20581138) enpresaren titulartasunpekoak direla. Enpresak Donostian (Gipuzkoa) du egoitza (20018 PK), Ondarreta pasealekuko 24an (telefonoa: +(34) 943003300; helbide elektronikoa: olarain@olarain.com), eta Gipuzkoako Merkataritza Erregistroan inskribatuta dago, 1629. liburukian, 140. folioan, 12505. orrian.
Colegio Mayor Olarain SL (aurrerantzean “OLARAIN” eta/edo “tratamenduaren arduraduna”) ikastetxe nagusiaren eta ostatuaren zerbitzuak eta jarduera erlazionatuak egitea xede nagusitzat duen sozietate bat da. www.olarain.com eta www.colegiomayorolarain.com domeinuetan kokatutako webguneak (aurrerantzean “webgunea”) OLARAINen jabetzakoak dira. Webgune hau bisitatu eta erabiltzen duena webgunearen erabiltzailea da (aurrerantzean “erabiltzailea”).

1. Baldintza orokorrak

Erabiltzailea borondatez sartzen da webgune honetara. Webgune honetarako sarbidea doakoa da. Webgune honetan nabigatzeak esan nahi du bertan bildutako lege-oharrak, erabiltzeko baldintzak eta terminoak, pribatutasun-politika eta kukien politika ezagutu eta onartzen direla. Erabiltzailea baldintza hauekin ados ez badago eta horretarako baimena ematen ez badu, ezin izango du webgune hau erabili.
Webgune honetarako sarbidea eta bertan bildutako informazioaz egin dezakeen erabilera, erabiltzailearen ez beste inoren erantzukizunpekoa da. Erabiltzaileak konpromisoa hartzen du webgunea haren xedeen arabera erabiltzeko. Erabiltzaileak ezin du webgune honetan bildutako informazioa zilegi ez den moduan erabili, ezta webgune honetako informatika-sistemak kaltetu edo aldatu ditzakeen ekintzarik gauzatu ere.
Debekatuta dago erabiltzaileek faltsuak edo okerrak diren eta tratamenduaren arduraduna, webgunearen erabiltzaileak edo hirugarrenak okerrera eraman ditzaketen edukiak sartzea eta jakinaraztea. Erabiltzailea izango da datu horiek jakinaraztearen ondorioz sor ditzakeen kalteen erantzule bakarra. Debekatuta dago hirugarrenen datu pertsonalak haien baimenik gabe erabiltzea, baita hirugarrenen identifikazio-datuak erabiltzea ere, bere burua beste edozein pertsona edo erakunde balitz bezala aurkezteko asmoz.
Tratamenduaren arduradunak ahal duen guztia egiten du webgunean argitaratzen diren edukietan akatsik izan ez dadin. Hortaz, bere esku gordetzen du horiek edozein unetan aldatzeko ahalmena. OLARAINek espresuki uko egiten dio webgune honetako edukietan izan litezkeen akats edo omisioen ondoriozko edozein erantzukizuni eta edukien egiazkotasunik, zehaztasunik eta gaurkotasunik ezak ekar litzakeen kalte-galeren ondoriozkoei.
Webguneak beste webgune batzuetarako estekak izan ditzake, edo bertan kokatutako bilatzaile baten bidez eman dezake haietarako sarbidea. OLARAINek ez du bere gain hartzen estekatutako gune horien gaineko inongo erantzukizunik, ezta bilaketen emaitzen gainekorik ere, ez baitu inolako kontrolik haien gainean, ezta haien edukiaren, produktuen eta eskainitako zerbitzuen gainean ere. Zerbitzu horiek erabiltzaileei beste informazio-iturri batzuen berri ematea dute xede, eta, horrenbestez, erabiltzailea bere erantzukizunpean sartuko da eduki horietara, bertan indarrean dauden erabilera-baldintzetan. Tratamenduaren arduradunaren edo hirugarrenen titulartasuneko sare sozialetarako esteken kasuan, sare horien baldintza orokorrak beteko dituzte.
OLARAINek ez du bere gain hartuko webgune hau edo bertako edukiak erabiltzeak ekar lezakeen edozein ondorio, kalte edo galeraren erantzukizunik, are kalte informatikoak sortzen badira eta birusak edo beste edozein software gaizto sartzen bada ere. Tratamenduaren arduradunak ez du bermatzen webgunean birusik edo erabiltzaileen sistema fisiko edo logikoetan asaldurak sor ditzakeen bestelako elementu kaltegarririk ez dagoenik, hirugarrenek sar baititzakete; nolanahi ere, eskura dituen bitarteko guztiak erabiltzen ditu horrelakorik gerta ez dadin.
OLARAINek bere esku gordetzen du webgune honetan bildutako informazioa, haren diseinua eta konfigurazioa, aldez aurretik ohartarazi eta/edo justifikatu behar izan gabe, edozein unetan aldatzeko edo ezabatzeko eskubidea, baldin eta bidezkotzat jotzen badu. Tratamenduaren arduradunak ez du bere gain hartuko aldaketa horiek ekar ditzaketen kalteen erantzukizuna. Dena den, eskura dituen baliabide guztiak erabiliko ditu erabiltzaileei aldaketa horien berri emateko.

2. Jabetza intelektuala eta industriala

Webgune honen jabetza-eskubideak eta bertako orri, atal, pantaila, informazio, itxura zein diseinu, testu, argazki, irudi, produktu eta zerbitzu, marka, logo, ikurritz eta gainerakoei dagozkienak OLARAINen jabetzakoak dira, non eta ez den bestelakorik adierazten.
Webgunean sartzeak edo bertan nabigatzeak ez du esan nahi, inola ere, OLARAINek bere jabetza intelektualaren eta industrialaren eskubideei uko egiten dienik, edo erabiltzaileari bere erabilera pertsonalerako utzi edo baimena (erabatekoa edo partziala) ematen dionik. Lan horiek baimenik gabe erreproduzitzea, banatzea, merkaturatzea edo transformatzea tratamenduaren arduradunaren jabetza intelektualaren eskubideen aurkako arau-haustea izango da.
Erabiltzaileak konpromisoa hartzen du webgune honen titulartasunari kalterik egiten dion ekintzarik ez egiteko. Webgune honetako informazioa baimenik gabe erabiliz gero eta haren titularren jabetza intelektualaren eta industrialaren eskubideei kalterik eraginez gero, legearen arabera dagozkion akzioak egikaritu ahal izango dira, eta, bidezkoa bada, akzio horiek egikaritzearen ondorio diren erantzukizunak eskatu ahal izango dira, izaera ekonomikokoak barne.

3. Aldaketak

Baldintza hauek OLARAINek egokitzat jotzen duenean aldatu ahal izango dira, bai lege-aldaketetara egokitzeko, bai beste edozein hobekuntza egiteko. Aldaketa horiek webgune honetan argitaratzen direnetik aurrera izango dira baliozkoak. Tratamenduaren arduradunak eskura dituen bitarteko guztiak erabiliko ditu egindako aldaketak webgunearen erabiltzaileei ezagutzera emateko.

4. Jurisdikzioa

Aplikatzekoa den legeriari eta jurisdikzio eskudunari buruz indarrean dagoen araudian xedatutakoak zuzenduko ditu OLARAINen eta erabiltzailearen artean ezartzen diren harremanak. Hala ere, araudiak alderdiei foru baten mendean jartzeko aukera aurreikusten dienean, tratamenduaren arduraduna eta erabiltzailea, egoki lekiekeen beste edozein foruri espresuki uko eginez, Donostiako (Gipuzkoa) Epaitegi eta Auzitegien mende jarriko dira.
OLARAINek aurreko baldintzak ez betetzea pertsegituko du, baita bere webgunean aurkeztutako edukien bidegabeko edozein erabilera ere, eta zuzenbidean egoki lekizkiokeen akzio zibil eta penal guztiak egikarituko ditu horretarako, izaera ekonomikokoak barne.
Lege-oharraren azken eguneratzea: 2019/02/05