Paseo de Ondarreta, 24

20018 Donostia - San sebastián

Tel.: 943 00 33 00

Fax.: 943 00 33 09

reservas@olarain.com

 

Taldeak

javiermarin@olarain.com

 

43,3131098 N

-2, 0128, 147 W

 
Música cedida por Alberto Iglesias
 

LEGE OHARRA ETA PRIBATUTASUN POLITIKA


Informazioaren eta merkataritza elektronikoaren Gizartearen Zerbitzuei buruzko uztailaren 11ko 34/2002 Legearen arabera, jakinarazten dizugu olarain.com eta colegiomayorolarain.com Interneteko domeinuen titularra Olarain Ikastetxe Nagusia, SL (B20581138) dela, Ondarreta pasealekua 24, 20018 Donostia (Gipuzkoa) helbidea, 943 003 300 telefono zenbakia eta idurrealtuna@olarain.com helbide elektronikoa dituenak eta Gipuzkoako Merkataritza Erregistroan inskribatua dagoena.


Baldintza orokorrak


Olarain.com eta colegiomayorolarain.com Olarain Ikastetxe Nagusia SLren jabetzako webguneak dira. Erabiltzailea borondatez sartu ahal izango da bertan. Webgune honetan nabigatzeak esan nahi du erabiltzaileak ezagutzen eta onartzen dituela bertako lege-oharrak eta erabilera-baldintzak.

Erabiltzaileak ezingo dio eman, beraz, legez kontrako erabilerarik webguneko informazioari. Bide beretik, ezingo du webguneko informatika-sistemei kaltea edo aldaketa eragin diezaiekeen ekintzarik egin.

Erabiltzaileek galarazita izango dute eduki faltsuak edo okerrak eta gainontzeko erabiltzaileak nahasteko modukorik txertatzea edo jakinaraztea.


Olarain Ikastetxe Nagusia, SLk ahalegin handiak egiten ditu webguneetan akatsik egon ez dadin. Beraz, beretzat gordetzen du noiznahi horiek aldatzeko eskubidea. Olarain Ikastetxe Nagusia, SLk uko egiten dio webgune hauetako edukien informazio akats edo huts egiteengatiko erantzukizunari.

Webgune honetan sartzea eta bertako informazioari zeinahi erabilera ematea, hain zuzen, erabiltzailearen eta soilik erabiltzailearen erantzukizunpekoak izango dira. Olarain Ikastetxe Nagusia, SL ez da webgune honen edo bertako edukien erabileratik eratorritako zeinahi ondorio edo kalteren erantzulea izango, informatika-kalteak eta birusak txertatzea kontuan hartuta.


Baldintza hauek guztiak aldatu ahal izango dira Olarain Ikastetxe Nagusia SLk noizbait egokitzat jotzen badu, lege-aldaketei egokitzeko. Aldaketa horiek indarrean egongo dira webgune honetan argitaratzen diren unetik aurrera. Olarain Ikastetxe Nagusia, SLk  eskura dituen bitarteko guztiak erabiliko ditu, web orrietako erabiltzaileei pribatutasun politikaren eta datuen babesaren aldaketa guztien berri emateko.

 

Jabego intelektuala eta industriala


Webgune honen jabetza-eskubideak, bertako orrialde, pantaila, informazio, itxura zein diseinu, produktu eta zerbitzuak Olarain Ikastetxe Nagusia, SLrenak dira, non ez den bestelakorik adierazten.


Olarain.com eta colegiomayorolarain.com webguneetan sartzeak edo bertan nabigatzeak ez du esan nahi, inola ere, Olarain Ikastetxe Nagusia, SLk erabiltzaileari bere erabilera pertsonalerako utzi edo baimena (erabatekoa edo hein batekoa) ematen dionik. 


Norbaitek lan horiek baimenik gabe erreproduzitu, banatu, merkaturatu edo eraldatzen baditu, Olarain Ikastetxe Nagusia SLren jabetza intelektualaren eskubideak urratuko ditu. Webguneko informazioa baimenik gabe erabiliz gero, edo titularren jabetza intelektual eta industrialaren eskubideei kalteak eraginez gero, dagokien lege-ekintzak egikaritu ahal izango dira, eta hala badagokio, hori egikaritzetik eratorritako erantzukizunak bete beharko dira.

 

Estatistika datuak jasotzea


Webgune hauen bidezko zerbitzurik onena eskaintzeko asmoz eta horien erabilera errazteko, IP helbideak erregistratzen ditu web-guneak eta ikusitako orrialdeen kopurua, bisiten kopurua eta web orriko bisitarien jarduera eta erabilera-maiztasuna zein izan den aztertzeko. Olarain Ikastetxe Nagusia, SLk ez du cookierik erabiltzen web orriko informazioa jasotzeko.

 

Datu pertsonalen babesa


Datu Pertsonalen Babeserako abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoa (aurrerantzean, DBLO) betez, erabiltzaileei jakinarazi nahi zaie webgune honetan ematen dituzten datu pertsonalak Datuak Babesteko Bulegoaren Erregistro Nagusian jasoko direla; haren arduraduna Olarain Ikastetxe Nagusia, SL da.

Zure datu pertsonalak isilpena erabiliko dira. Olarain Ikastetxe Nagusia, SLk bere fitxategietako datu pertsonalak erabiltzean, datuen segurtasuna bermatzeko eta horiek aldatzea, galtzea edo baimenik gabe erabiltzea saihesteko beharrezkoak diren neurri tekniko eta antolamendu neurriak hartuko ditu. Betiere, teknologia-egoera, bildutako datuen izaera eta horiek izan ditzaketen arriskuak kontuan izanda; bai giza jardunak eragindakoak, bai ingurune fisiko zein naturalak eragindakoak Erabiltzaileei argi adieraziko zaie segurtasun-neurri informatikoak ez direla erasoezinak.


Datuetara sartzeko, datuak aldatzeko zein ezeztatzeko eta tratamenduari aurka egiteko eskubideak erabil ditzakezu. Horretarako, idatzia bidali beharko duzu helbide honetara: Olarain Ikastetxe nagusia, SL, Ondarreta pasealekua 24, 20018 Donostia (Gipuzkoa) edo idurrealtuna@olarain.com helbide elektronikora.


Olarain Ikastetxe Nagusia, SLk beretzat gordetzen du bere pribatutasun-politika aldatzeko eskubidea, bai ordura arteko irizpideak aldatu dituelako, bai lege- edo jurisprudentzia-aldaketak izan direlako.  Olarain Ikastetxe Nagusia, SLk aldaketaren bat eginez gero, ordea, testu berria webgune berean argitaratuko du, eta erabiltzaileak horren berri izango du. Dena den, erabiltzailea webgunean sartzen den unean bertan aurreikusita dauden arauek arautuko dute erabiltzaileekiko harremana.