Lege-oharra eta pribatutasun-politika

Lege informazioa

Informazioaren eta merkataritza elektronikoaren Gizartearen Zerbitzuei buruzko uztailaren 11ko 34/2002 Legearen arabera, jakinarazten dizugu olaraintravelemotions.com Interneteko domeinua Olarain Ikastetxe Nagusia, SL-ren titulartasunekoa dela – Ondarreta pasealekua 24, 20018 Donostia (Gipuzkoa) helbidea du; (+34) 943003300 telefono-zenbakia; eta olarain@olarain.com helbide elektronikoa– eta Gipuzkoako Merkataritza Erregistroan –1629. Liburukia, 140 Folioa, 12505 Orria– inskribatuta dago .

1. Baldintza orokorrak

www.olaraintravelemotions.com (aurrerantzean, webgunea) Olarain Ikastetxe Nagusia, SL-ren (aurrerantzean, Olarain) titulartasuneko webgunea da. Erabiltzailea bere borondatez sartuko da webgunera. Webgunerako sarbidea doakoa da. Webgunean nabigatzen duenak lege-oharrak, erabilera-baldintzak eta -zehaztapenak eta pribatutasun-politika onartzen eta ezagutzen dituela ematen du aditzera. Erabiltzailea ez badago ados erabilera-baldintza horiekin eta adostasunik ematen ez badu, ezingo du webgunea erabili.

Erabiltzaileak bakarrik du webgunean sartzearen eta edukia erabiltzearen gaineko erantzukizuna. Erabiltzaileak webgunea webgunearen beraren helburuetarako erabiltzeko konpromisoa hartuko du. Erabiltzaileak ezingo du webgune honetako informazioa legez kontra erabili, eta ez du webguneko sistema informatikoak kaltetuko edo aldatuko dituen ekintzarik burutuko. Debekatuta dago faltsuak diren edo zuzenak ez diren eta Olarain edota gainerako erabiltzaileak edo hirugarrenak okerbidean jar ditzaketen edukiak sartzea eta jakinaraztea. Erabiltzaileak bakarrik du aipatutako datuak jakinarazteak eragindako kalteen erantzukizuna.

Debekatuta dago hirugarrenen datu pertsonalak beren baimenik gabe erabiltzea, hala nola hirugarrenen identifikazio-datuak erabiltzea, beste pertsona edo erakunde baten itxurak egiteko.

Olarainek ahalegin handia egiten du webgunean argitaratutako edukietan akatsik egon ez dadin, beretzat gordez noiznahi horiek aldatzeko eskubidea. Olarainek ez du bere gain hartuko webguneko edukien akatsen edo hutsen eta horien egiazkotasun, zehaztasun eta gaurkotasun ezak eragin ditzakeen kalte-galeren gaineko erantzukizunik.

Webguneak eskaini ahalko ditu beste webgune batzuetarako estekak, edo horietarako sarbide erraza, webguneko bilatzailearen bidez. Olarainek ez du erantzukizunik estekatutako guneen gainean, ez eta bilaketen emaitzen gainean ere, ez duelako horien edukiaren, eskainitako produktuen, zerbitzuen, etab., gaineko inolako kontrolik. Zerbitzu horien xedea erabiltzaileari beste informazio-iturrien berri ematea da. Ondorioz, erabiltzaileak izango du erantzukizun osoa aipatutakoen edukien eta erabilera-baldintzen gainean.

Olarainek ez du inolako erantzukizunik izango webgunea edo bere edukiak erabiltzean sor litezkeen ondorio edo kalteen gainean, kalte informatikoak eragitea eta birusak sartzea barne. Olarainek ez du bermatuko webguneak erabiltzaileen sistema fisikoetan edo logikoetan arazoak sor ditzaketen hirugarrenek sartutako birusak edo elementuak ez edukitzea, baina eskura dituen bitarteko guztiak baliatzen ditu horrelakorik gerta ez dadin.

Olarainek eskubidea du, egoki deritzonean, webgunearen diseinua, konfigurazioa eta informazioa noiznahi aldatzeko, aurretiazko abisurik eta/edo justifikaziorik behar izan gabe. Olarainek ez du erantzukizunik izango aldaketok eragin ditzaketen kalteen gainean. Hala ere, eskura dituen bitarteko guztiak baliatuko ditu aldaketon berri emateko erabiltzaileei.

2. Jabetza intelektuala eta industriala

Webgunearen gaineko jabetza eskubidea, baita bertako orrialdeen, pantailen, informazioaren, itxuraren, diseinuaren, argazkien, irudien, produktuen eta zerbitzuen, marken, logotipoen, etab., gainekoa ere, Olaraini dagokio, besterik adierazi ezean.

Webgunera sartzeak edo bertan nabigatzeak ez du esan nahi Olarainek jabetza intelektualaren eta industrialaren eskubideei uko egin dienik, horiek eskualdatu dituenik edota erabiltzaileari eskubide horiek modu pertsonalean erabil ditzan baimen osoa edo partziala eman dionik. Lan hauek baimenik gabe erreproduzituz, banatuz, merkaturatuz edota eraldatuz gero, urratu egingo lirateke Olarainen jabego intelektualaren eskubideak.

Erabiltzaileak webgunearen titulartasuna kaltetu dezakeen inolako jarduerarik ez duela egingo hitz ematen du. Webgune honetako informazioa baimenik gabe erabiltzean, eta titularren jabetza intelektualaren eta industrialaren eskubideak urratzean, legez dagozkion akzioak gauzatu ahal izango ditu erakundeak, eta, hala dagokionean, zigorrak ere aplikatu ahal izango dira.

3. Aldaketak

Baldintzak aldatu egingo dira Olarainek egoki baderitzo, hala lege-aldaketetara egokitzeko, nola bestelako hobekuntzak egiteko. Aldaketa horiek webgunean argitaratu orduko izango dira baliozko. Olarainek bere esku dauden baliabideak erabiliko ditu aldaketon berri emateko erabiltzaileei.

4. Pribatutasun-politika – Datu pertsonalak babestea

4.1. Sarrera

Datu pertsonalak babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoa (aurrerantzean, DPBL) eta garapen-araudia betez, erabiltzaileei jakinarazten zaie posta elektronikoaren, web-inprimakien edo webgune honetako beste edozein bitartekoren bidez eskainitako datu pertsonalak Olarainen titulartasuneko (fitxategiaren arduraduna izango da) fitxategi batean gordeko direla, eta jasotako eskabideei erantzuteko, harremanetarako, eskatutako zerbitzuak kudeatzeko, merkataritza-eragiketetarako eta bere jarduerari dagozkion eginkizun zilegietarako erabiliko direla, hala nola harpidetutako buletinak eta albisteak zein intereseko merkataritza-jakinarazpenak igortzeko.

Erabiltzaileen datu pertsonalak era konfidentzialean baliatuko dira. Olarain erabiltzaileen datu pertsonalen pribatutasunarekin eta babesarekin konprometituta dago eta eskura dituen bitarteko guztiak baliatzen ditu interesdunen segurtasuna eta pribatutasuna bermatzeko. Olarainek Datu Pertsonalak Babesteko legedia betetzen du eta Datuak Babesteko Espainiako Agentziaren Erregistro Nagusian inskribatuta dago.

Zerbitzu sorta bat eskaintzen die bezeroei Olarainek, tokian tokiko ezagunenak, egonaldi ahalik eta atseginena izan dezaten. Zerbitzu horiek eskaintzeko, enpresak bere langileak edo kanpo-kolaboratzaileak balia ditzake. Zerbitzuak kontratatzen dituen bezeroak baimena ematen dio Olaraini bere datuak (nortasunarenak, harremanetarakoak eta kontratatutako ostuari, joan-etorriei eta zerbitzuei buruzkoak) Olarainen enpresa eta pertsona kolaboratzaileei ezagutarazteko. Bezeroak eskatutako zerbitzuak behar bezala eskaini ahal izateko aipatutako datuak ezagutu behar dituzten Olarainen langileak eta kolaboratzaileak baizik ezingo dira sartu datuotan.

4.2. Interesdunen eskubideak

Puede ejercitar los derechos de acceso, rectificación, cancelación y oposición dirigiéndose por escrito a Olarain, en Paseo de Ondarreta, 24, 20018 Donostia/San Sebastián (Gipuzkoa), tef. (+34) 943003300, o bien a través de la dirección de correo electrónico olarain@olarain.com. Eskabideari atxiki beharko zaio eskatzailearen nortasun-agiriaren (NAN edo antzekoa) kopia bat. Eskaera ordezkari legal gisa eginez gero, eskatzailearen nortasun-agiriaren fotokopiaz gain, ordezkaritza hori frogatzeko beharrezko agiria ere aurkeztu beharko da.

4.3. Segurtasun-neurriak

Olarainek zure datu pertsonalen segurtasuna bermatzeko eta horien aldaketak, galera, edo baimenik gabeko erabilera saihesteko beharrezkoak diren antolaketa eta teknika esparruko segurtasun neurriak hartuko ditu, aintzat hartuta egungo teknologiaren maila, bildutako datuen izaera eta dituzten arriskuak, izan gizakiak, ingurune fisikoak zein naturak eragindakoak, betiere izaera pertsonaleko datuak gordetzen dituzten fitxategien segurtasun neurriak arautzen dituen indarreko legedia jarraituz, bereziki Datuen Babeserako Lege Organikoa eta bere garapen araudia. Hori bai, erabiltzaileei informatikako segurtasun-neurriak gaindiezinak ez direla jakinarazten zaie; alegia, legez kanpoko esku hartzeetatik edo esku-hartze bidegabeetatik erabat salbu egoterik ez dagoela eta, horrelakorik gertatuz gero, Olarainek ez duela horren ardurarik izango.

4.4. Cookieak

Olarainen webguneak ez du erabiltzen cookierik.

4.5. Trafiko-datuak

Webguneak ahalik eta zerbitzu onena eskaintzeko asmoz, webguneak erabiltzailearen IP helbidea erregistratu dezake, bisitatutako orrien kopurua, bisita-kopurua eta bisitarien/erabiltzaileen jarduera eta erabilera maiztasuna zenbatu ahal izateko.

Erabiltzaileak, jakinaren gainean egonik, baimena ematen du bere IPa erregistratzeko, webgunera konektatu eta bertan nabigatu bitartean, eta ez zaio baimena eskatuko webgunera sartzen den bakoitzean.

4.6. Indarraldia

Olarainek beretzat gordetzen du pribatutasun-politika aldatzeko eskubidea, bai ordura arteko irizpideak aldatu dituelako, bai lege- edo jurisprudentzia-aldaketak izan direlako. Olarainek aldaketaren bat eginez gero, ordea, testu berria webgune berean argitaratuko du, eta erabiltzaileak horren berri izango du. Dena den, erabiltzailea webgunean sartzen den unean bertan aurreikusita dauden arauek arautuko dute erabiltzaileekiko harremana. Hori dela eta, Olarainek gomendatzen die erabiltzaileei pribatutasun-politika kontsultatzea webgunera konektatzen diren guztietan.

5. Jurisdikzioa

Indarrean dagoen legediak xedatuko ditu Olarainen eta erabiltzailearen arteko harremanak; zehazki, aplikagarri den legediari eta eskumena duen jurisdikzioari dagokienez. Dena dela, araudiak aukerarik ikusten badu bi aldeak eskumen baten eraginpean jartzeko, Olarain eta erabiltzailea Donostiako epaitegi eta auzitegien eraginpean jarriko dira, eta argi eta garbi baztertuko dute egoki dakiekeen beste edozein eskumen.

Olarain, SLk aurreko baldintzak bete ezean edota webgunean aurkeztutako edukiak behar bezala erabili ezean, ekintza horiek jazarri egingo ditu, eta dagozkion ekintza zibilak eta penalak ipiniko ditu abian.