ZAIN GAITUZU

OLARAIN BIDAIA EMOZIONALAK

ENGLISH | CASTELLANO

ESAN IEZAGUZU ZER NAHI DUZUN

Olarain, Donostian kokaturiko, ostatu-zerbitzuen zentro bat da, Euskadin barrenako bidaia pertsonalizatuak antolatzen dituena. Mundu osoko euskal-etxeetako kideak eta taldeak hartu ditugu gurean azken 13 urteetan, batzuk Eusko Jaurlaritzaren bidez. Ikasleak, irakasleak eta turistak ere hartzen ditugu.

  • Portfolio Item

    BISITALDIAK

    Olarainek bisitaldiak eskaintzen ditu leku ezagunetara; esaterako, Gaztelugatxeko Doniene, Zugarramurdiko haitzuloa, Aralarko San Miguel, Oñati, Arantzazuko basilika, hala nola euskal ekitaldi tradizionaletara; alegia, Lantzeko inauteriak, Lesakako Zubi-dantza, pilota-partidak, produktu tradizionalen ekoizpena, etab. Gainera, nahi izanez gero, bisitaldia zure kasa egiteko gomendioak emango dizkizugu.

    Portfolio Item

    IBILBIDE GASTRONOMIKOAK

    Michelin izarren herrialdera etorri zara. Abangoardiako sukaldaritzarena, sukaldaritza tradizionalarena eta miniaturazko sukaldaritzarena ere bada. Egin dezakezu hamaiketakoa pintxoak janez kalerik kale, egin dezakezu bazkaria sagardotegi batean eta afaria, berriz, hiru izarreko jatetxe batean. Egun bakarrean munduan beste inon ez bezalako esperientzia gastronomikoa dastatuko duzu.

    Portfolio Item

    IKASTAROAK

    Mota guztietako taldeentzako euskal kulturari eta tradizioei buruzko ikastaroak antolatzea da gure espezialitatea. Txalaparta, euskal dantzak, sukaldaritza-ikastaroak, etab. Lehen urratsak emateko edo dakizuna handitzeko behar duzuna eskainiko dizugu.

ITZULI ZURE SUSTRAIETARA

ADITUAK GARA ADEITASUNEAN.

  • Habitación

    LOGELAK

    Comedor

    JANGELA

    Sauna

    SAUNA

  • Gimansio

    GIMNASIOA

    Pádel

    PADELA

    Lavandería

    GARBITEGIA

  • Sala Amikus

    AMIKUS ARETOA

    Zona de estar

    EGONGELA

    Fachada del edificio

    Olarain

DONOSTIA, ZURE IRAGANETIK ORDU BETERA BAINO GUTXIAGORA

NAHI DUZUN GUZTIA ETA GEHIAGO

Donostia estrategikoki kokatuta dago; ordu bete baino gutxiagora dauzkazu txango guztien abiapuntuak. Guggenheim Museoa, Miarritze, Gasteiz edota Iruñea ordu betera baino gutxiagora daude autobusez. Gainera, hiriak hiru hondartza ditu, lau jatetxe Michelin izarren bat dutenak, hainbat musika-jaialdi, nazioarteko zinemaldi bat eta kultura- eta kirol-jarduera asko eta asko.

MUSEOAK

Donostian, San Telmo Museoa, Itsas Museoa eta Zientzia Museoa dauzkazu. Autoz 20 minutuko bidea eginda, Balenciaga Museoa, eta ordubetera, berriz, Guggenheim Museoa.

JATETXEAK

Donostia da metro koadroko Michelin izar gehien dituen hirietako bat. Guztira hamaika izar batzen dituzten lau jatetxe daude 10 kilometroko bitartean.

 

JAIALDIAK

Musika Hamabostaldia, Jazzaldia, Donostia Zinemaldia, Beldurrezko Zinemaren Astea eta 2016ko Europako Kultur-hiriburutza.

JAR ZAITEZ GUREKIN HARREMANETAN

HELBIDEA

Paseo Ondarreta 24, 20018
Donostia - San Sebastián, Gipuzkoa

TELEFONOA

+34 943 00 33 00
 

HELBIDE ELEKTRONIKOA ETA HARREMANETARAKO PERTSONA

olarain@olarain.com
Alex Marín Yarza